Zubiaur Eraikuntzak likidatzea erabaki dute

Erredakzioa 2014ko mai. 5a, 21:31

Zubiaur Eraikuntzak udal-sozietatea likidatzea onartu dute sozietatearen juntan.
Sozietateko bazkide bakarra udala izanik ordezkaritza duten alderdi politikoek bozkatu dute erabakia: Adiek eraman du likidatzearen proposamena, eta alde bozkatu du. Bildu eta EAJ, berriz, abstenitu egin dira.

Zubiaur Eraikuntzak udal-sozietatea likidatzea onartu dute sozietatearen juntan.
Sozietateko bazkide bakarra udala izanik ordezkaritza duten alderdi politikoek bozkatu dute erabakia: Adiek eraman du likidatzearen proposamena, eta alde bozkatu du. Bildu eta EAJ, berriz, abstenitu egin dira.

“Lege-agintaldiko erabakirik garrantzitsuena” izan da, Josu Sanpedro Orozkoko alkatearen hitzetan. Alkateak adierazi du ez zegoela likidatzea beste aukerarik, bihar delako sozietatearen inguruan erabaki bat hartzeko azken eguna. Erabakirik hartu ezean epaile batek sozietatea likidatzea aginduko luke. Udalak aurretik likidatzea onartuta, likidatzaileak jarri eta “zer eta nola likidatzen den” kontrolatzeko aukera izango du, San Pedroren arabera.

Sozietatea “blokeatuta” zegoela azaldu du alkateak. Izan ere, bi ordezkari baino ez ziren geratzen sozietatearen administrazio kontseiluan.
Bertan zeuden Adieko ordezkariek dimititu egin zuten, sozietatearen zorraren arazoa konpontzeko egiten zituzten proposamen guztiak atzera botatzen zirela argudiatuta. Ondoren, Adiek alkate ohia salatu zuen, sozietatearen lehendakaria zenean dieta moduan hilero 1.030 euro kobratu zituelako.

Horren ondorioz, alkate ohiak administrazio kontseiluan zuen EAJren ordezkari postua utzi zuen. Baina sozietatea likidatzea ez zen aukera bakarra. Kontseilu berri bat eratzea ere posible zen. Alabaina, udal-gobernuak baztertu egin zuen ideia hori. “Egoera nola zegoen ikusita, ez ginen berriro sartuko”, adierazi
du alkateak.

“Porrot ekonomikoa”

Bozketan abstenitu arren, sozietatea likidatzearen aurka zeudela adierazi dute oposizioko bi alderdiek.
Bilduk likidatzearen ostean udalak izango duen egoera ekonomikoaren gaineko kezka azaldu du. Koalizioaren ustez, likidatzearekin ez da zor guztia ordaintzea lortuko, eta falta den zatia (1.5 milioi euro inguru) udalak bere gain hartu beharko du. EAJk kezka bera azaldu du: “Ez da pentsamolde kontua, zenbakiak zenbakiak dira. Likidazioak udalaren porrot ekonomikoa ekarriko du”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide