Alaitz Aramendi izango da Txosnaguneko protagonista nagusia

Erredakzioa 2017ko abu. 29a, 07:00

Iaz egin zen Zapatu Morea lehenbiziko aldiz. / Julen Zubiete

Zapatu morea eta elkartasun afaria egongo dira, besteak beste.

Pisu nabarmena izango du Alaitz Aramendik Txosnaguneko egitarauan. Sanantolinen bigarren egunean -irailak 1- 10 urte beteko dira atxilotu zutenetik. Gauzak hala, bere egoera salatzera bideratuak egongo dira aurtengo jaietako hainbat ekintza.

Aramendiren kasua izango dute hizpide Zapatu Morean, ekimen horren antolatzaileek aurreratu dutenez. “Alaitzen egoeratik abiatuta emakume guztiok pairatzen dugun zapalkuntza salatuko dugu”. Iaz egin zen Zapatu Morearen lehen edizioa, Matxintxu emakume elkartearen eta Gazte Asanbladaren arteko elkarlanari esker: “Espero baino arrakasta gehiago izan zuen, eta ildo horretan sakonduko dugu aurten”.

Irailaren 2an izango da zita, San Antolin Egunean. Kalejira egongo da lehenbizi, “Mamiki” batukadarekin. Kancaneo antzerki taldearen “Pa ti pa mi” lana ikusi ahal izango da gero, eta horren ostean egingo dute ekitaldia. Mafaldak eta Aneguriak emango diote amaiera egunari. “Aneguria emakumezko rap abeslaria da; eta Mafaldak, gizonezko taldekideak baditu ere, aldarri feminista ugari plazaratzen ditu”, azaldu dute antolatzaileek.  



Elkartasun afaria
Hurrengo egunean -irailak 3- egingo dute elkartasun afaria Txosnagunean. Aramendiren aurkako  epaia salatzea izango da ekimen horren xedea. Hilean Bariku Bat taldea izango da afalostea girotzearen arduraduna. 535 urteko kartzela zigorra ezarri zioten preso politiko orozkoarrari uztailean, ekintza armatua egotzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide