The Pushermen eta Joselu Anayak taldeek girotuko dituzte Berazako Jaiak

Erredakzioa 2017ko ira. 28a, 10:56

The Pushermen taldeak joko du ostiralean. / Saioa Gauilunak

Ostegunetik igandera bitartean ospatuko dira auzoko jaiak.

Festa ez da berehalakoan amaituko Orozkon. Sanantolinei agur esan eta bi astera hasiko dira hurrengo jaiak: Beraza auzoko sanmigelak.

Ohiko egitura mantenduko dute: ostegunean hasiko dira -irailak 28- , igandean amaitzeko. Ez dira faltako ohikoan egiten diren ekintzak. Umeentzako eskaintza oparoa egongo da, aurreko urteetako ildoari jarraiki. Ostiralean birziklatzeko tailerra egingo dute 17:30ean, eta handik ordubetera hasiko da euskarazko “Dr. Bubble & Mc Fly” ikuskizun umoretsua, familian gozatzeko aproposa. Paella eta mus txapelketak, herri bazkaria, euskal dantzak eta “soplagaiten” kalejira ere egongo dira, asteburuan.

Musika eskaintza
Musikako esparruan  daude berrikuntza nagusienak. Aiaraldeko The Pushermen taldeak joko du ostiralean, auzoa 60-70. hamarkadako abesti mitikoen bertsioekin animatuaz. Larunbatean, aldiz, Joselu Anayak eta Hilean Bariku Bat taldeek girotuko dituzte arratsaldea eta gaua.

EGITARAU OSOA

Irailak 28, eguena

18:30 // Lehen suziriaren jaurtiketa eta kanpai-hotsa

Irailak 29, barikua: Mikel Deuna

12:00// Mikel Deunaren ohorezko meza santua

17:30 // Tailerra: Birziklatu eta jolastu

18:30 // Pailazoak: “Dr Bubble & Mc Fly”

Ondoren txokolatea ume guztientzako

21:00 // Kontzertua “The Pushermen” taldearen eskutik: 60-70 hamarkadetako musika baltza: Jazz-Funk, Soul, Blues eta Rhythm, Blues Rock eta Latin

Bitartean pintxo-potea: Sardinak, urdaia...

Irailak 30, zapatua

14:30 // Herri Bazkaria. Izena emateko azken eguna: irailaren 20a Orozkoko tabernetan

17:30 // XXI. Mus Azkar Txapelketa

19:00 // Kontzertua “Hilean bariku bat” taldearen eskutik
Ondoren: Barbakoa.

21:30 // Gau-jaia “Joselu anayak” taldearen eskutik

Irailak 31, domeka

11:00 // XXII. Paella Txapelketa
Sariak: 1. 80 eta oparia
            2. 40 eta oparia
            3. 20 eta oparia

Goiz guztian kalejira egongo da “soplagaitak” alaiturik.

11:30 // Auzoko defuntuen ohorezko meza santua

Meza ostean: Euskal Dantzak Ubixeta dantza taldearen eskutik

13:30 // Paellen aurkezpena eta sari banaketa
Ondoren zozketaren zenbakia aterako da
Bazkal ostean bingoa eta aulkien jokoa egingo dira

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide