Barikua izango da haurren eguna Orozkon. Goizetik, piintura lehiaketaz gain makina bat jarduera egongo dira. Horren adibide da txosnagunean 11:30ean hasiko den "Txiki-chef" ekintza, Orozkoko Kolometa Gazte Kultur Elkartearen eskutik.
Joko-rallyak eta "auto-zoroak"
12:30ean izango dira joko-rallyak. Hiru modalitate egongo dira: 2-8 urte artekoentzakoa, 9 urtetik gorakoentzakoa eta motor lasterketa. Lehendakari Agirre plazan garatuko dira jolas horiek.
Arratsaldean, berriz, auto-zolo lasterketa eigngo dute Itxina kalean. Mozorroekin emango diote segida egunari, 19:00etan zezen plazan. Jarraian, umeentzat afaria prestatuko dute Zubiaur plazan.