Goizetik pertsona asko hurbildu dira Orozkora gaur. Batzuk marmitako txapelketan parte hartzera, eta besteak Ubixeta dantza taldeak Laudioko musika bandarekin batera prestatutako emanaldia ikustera. Horrez gain, pilota partidak egon dira frontoian.
Garrafa topaketa
Garrafaren ekintza izan da aurtengo aldaketetako bat, lehiaketaren ordez topaketa egin baitute. Adin ezberdinetako herritarrak elkartu dira Zubiaur plazaren aldamenean. Parte hartzea txikia izan arren, festa gogo eta gose handia nabaria izan da.