"Zapatu moreak" eta erakustaldiek jarri dute dantzan Orozko

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko ira. 3a, 16:52

Eguenetik jai giroa da nagusi Orozkon. Berakatz egunarekin batera, larunbata izan zen egun garrantzitsuena.  

 

Marmitako txapelketarekin eta pilota partidekin abiatu zuten eguna. Garrafa lehiaketaren ordez, topaketa egin zuten.

 
Iazko arrakasta ikusita, Zapatu morea antolatu zuten bigarrenez Matxintxu eta Supelaur elkarteek eta Orozkoko Gazte Asanbladak. Herritar ugarik egin zuten bat ekimenarekin. Arratsaldean Mamiki emakumeen batukada egon zen, iluntzean Kankaneo antzezlana eta gauean Mafalda zein Aneguriaren kontzertua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide