Ustezko neska gazte erasotuak jakinarazi duenez, gizon txanodun batek jarraitu zuen. Emakumeak korrika egin zuen etxeko atarian sartu arte. Antza, erasotzailea begira geratu zen kanpotik.
Emakume elkarteak adierazi du norbait Orozkoko emakumeak erasotzen ari dela, eta prebentziorako neurriak hartu behar direla, autodefentsa feminista esaterako.
Udalak azaldu du jakinaren gainean dagoela eta gertakaria lantzen ari dela, baina harik eta salaketa ofiziala egon arte, ez du adierazpenik egingo.
Santa Luzia Azokako asteburuan beste eraso matxista bat salatu zuen Ertzaintzan emakume batek.
Manifestazioa
Orozkoko Gazte Asanbladak atzoko gertakariaren kontra mobilizazioa deitu du gaur 20:00etan. Autodefentsa feministaren aldeko manifestazioa izango da eta asmoa da, besteak beste, erakustea erasotzaileentzako lekurik ez dagoela herrian.
