Orozkoko Udala jakinarazi du Zaunk elkartearekin elkarlanean aritzen dela “herriko txakur galdu edo abandonatuak erreskatatzea” xede hartuta.
Herrian topatutako hiru txakurrentzako familia berriak bilatzen ari dira orain: Triko, Zorro eta Itzal. Lehena arra da, bi urte eta erdi ditu eta terrier arrazakoa da. Bigarrena arra da baita ere, urte eta erdi du eta border collie arrazakoa da. Hirugarrena emea da, urte eta erdi du eta mestizoa da.
Horietako bat etxean hartu nahi duenak elkartearekin jarri behar da harremanetan.