Tresneria erakustera eta Orozkon barrena hegan egitera animatu ziren "Urduhegan" parapente eskolako kideak ere. Hala, zerua koloreztatzera iritsi ziren haurrak zein gurasoak.
Goizean zein eguerdian, makina bat jende bildu zen festara. Aterpetxearen inguruan pilatu zen jende gehiena eguerdian, eguraldia lagun egunpasa ederra egiteko asmoz.