Aurtengo egitaraua osatu dute dagoeneko: eguerdian bazkaria egingo dute, baina iluntzea izango da eguneko momenturik esanguratsuena; akelarrea eta ekitaldia egingo baitituzte. Gauean, berriz, Anita Parker eta Dj Tarantistak izango dira emakumeen taula gaineko ordezkari.
Bideo grabaketa
Horrez gain, festen harira egindako lana zabaltzeko bideo bat ekoizteko asmoa dute, aurreratu dutenez. Gaur elkartuko dira grabaketa egiteko, 17:00etan Jentilzulo kulturgunean. "67 emakume ezberdin batu nahi ditugu", adierazi du Nora Latatu Landaluzek. Dagoeneko baieztatua dute kopuruaren erdia.
"Zapatu morea" ekimena ez da berria, makina bat urte daramatzate Matxintxuk, Txosna Batzordeak eta Orozkoko Udalak festetako larunbatari emakumeen ikusgarritasuna ematen: