Sanantolinetako programaren atal honetan idatziko dodan azken aldia izanda, eta bertako ekitaldiak zorrotz aztertuko ditudan azkena izanda, jaiak ahalik eta pasio handienarekin goza ditzazuen baino ez dut desio.
Jai egitaraua dagoeneko beterik dago, Antolinzaleak Jai Batzordeak bere lana egin du. Orain, ahalik eta ekitaldi gehienetan gustura sentitzea bakarrik falta da. Programatu ezin diren ekintzetan ere ahalik eta gehien disfrutatzea opa dizuet; lagunekin, familian, bikotekidearekin edo, batek daki, ezagutu dezakezun pertsona bereziarekin.
Hori bai, zuk gozatzeak ez dezala eragin besteren kalterik. Gogora ezazu, EZETZA EZ DA, errespetuarekin jaiak hobeak dira. Ez dadila inor esnatu bezperan egindakoarekin edo egin diotenarekin damututa.
Hemendik aurrera, dantza egin, kantatu, txalo egin, besarkatu, musukatu, barre egin. Zure esku dago jaietako nire azken balantzea arrakastatsua izatea.
Kalean ikusiko dugu elkar! Gora Orozko, gora San Antolin!