Joko-poteoa

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Camacho eta Rakel Olavarria 2018ko abu. 30a, 07:00

Zertan datza Berakatz egunean Adie Elkarteko kideok antolatzen dugun joko-poteoa? Erantzuna oso erraza da: koadrilek elkarrekin poteak hartzeko aitzakia bat. Eta hori da hain zuzen ere helburu nagusia, gakoa “elkarrekin” delarik.

Laupabost pertsonaz osatutako taldeei bideratutako jokoak prestatzen ditugu; non oreka, abiadura, punteria edo koordinazioa bezalako abileziak frogatzen diren. Joko guztietan puntu gehien eskuratzen duen taldeak jasotzen du saria. Baina joko-poteoan saria gutxienekoa da (berakatz-sorta bat), parte hartzen duten guztiok irabazten dugu, herriak irabazten du!

Guretzat joko-poteoak alderdi sozial nabarmena du, konturatu gabe oso esparru garrantzitsuak lantzen baitira ekintza ludiko bidez, jarduera parte-hartzailea eta integratzailea da, pertsona desberdinen arteko konfiantza eta adiskidetasuna sustatzen dute, talde-lana lantzen da… Eta, gainera, modu xumean eta esfortzu handirik egin gabe jaiak herrikoiagoak bihurtzen ditugula uste dugu. Joko-poteoa sortu arte koadrila bakoitzak bere plana zuen Berakatz eguneko goiza pasatzeko eta gero herri-bazkarian elkartzen ginen, baina orain batera pasatzen dugu goiza. Adin guztietako pertsonak elkartzen gara parte-hartzen, antolatzen, ikusten eta, orokorrean, jai-giroaz gozatzen.

Lotsak alde batera utzi eta lagun artean ondo pasatzeko aukera paregabea da joko-poteoa. Gauzak hala, koadrila guztiak animatu nahi ditugu bertan parte hartzera. Eta norbaitek parte hartu nahi badu eta bere koadrilakoek gogorik ez badute, etor dadila berdin-berdin; talde guztietan egongo da lekua eta.

Jai-herrikoi eta parte-hartzaile batzuen alde!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide