Orozkoko Garrafa Lehiaketaren XV. edizioa izango da aurtengoa

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2018ko abu. 30a, 09:55
Garrafa txapelketa urtero egiten dute, Zubiaur plazaren inguruan. / Aiaraldea

Hitzordua irailaren 2an izango da, Sanantolinetan.

Aurtengo Sanantolinetan Garrafa Lehiaketaren XV. edizioa hartuko du Orozkok. Irailaren 2an izango da, igandean. 11:00etatik aurrera txakolin limonadak prestatzearen aspaldiko ohitura berpiztuko da Orozkoko Garrafa taldearen eskutik plazan.

Aurtengo edizioan 60 garrafek parte hartzea aurreikusi dute. Hala ere, horietaz gain beste 15 egongo dira izozkiak, alkoholik gabeko limonadak eta zukuak prestatzen. Lehiaketa bukatzean ikusleek prestakinak dastatzeko aukera izango dute doan.

Mundu osotik Azpimarratzekoa da lehiaketa horretan mundu osotik etorritako garrafak ezagutzeko aukera egongo dela: Estatu Batuetakoak, Frantziakoak, Holandakoak, Alemaniakoak baina, batez ere, Euskal Herrikoak. Besteak beste XX. mendearen erdialdera arte Arrasaten ekoizten ziren ELMA garrafa ospetsuak ere izango dira ikusgai.

Izotz-edaria prestatzeko ardo zuria, ura, brandya, azukrea, limoia eta garrafa behar da, dagoeneko erabilpenik ez duen gailua. Orozkon oso errotuta dago garrafen ohitura herrian izotzaren salmentak izan duen garrantzia dela eta. Izan ere, XVI. mendetik XX. mendearen erdialdera arte Itzina mendiko elurtegiek Bizkaia osoa hornitzen zuen izotzarekin, baita Bilbo ere. Hainbesterakoa zen garrantzia non Orozkok, Zaratate-Neberabarri elurtegiaren alokairuaren bitartez urte osoko aurrekontuaren hiru laurdenak lortzen zituen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide