Atzo berretsi zuen Nafarroako auzitegiak "La Manada"-ko bost kideei ezarritako bederatzi urteko kartzela zigorra. Epaileek ez dute bortxaketa deliturik ikusten Iruñean 2016an jazotako erasoan. Hori dela eta, hainbat protesta egin ditu mugimendu feministak, auzipetuek baldintzapeko askatasuna eskuratu zutenean batik bat.