Datorren udal hauteskundeetarako alkategaia hautatu dute Orozkoko EH Bilduko kideek. Pili Garcia Palacios izango da zerrendaburua. Egun zinegotzia da Garcia Palacios udalean eta EH Bilduko kideek nabarmendu dute “lan gogorrera ohituta” dagoela erakutsi duela lege-agintaldi honetan, “baita zerbitzu publikoaren mesedetan lan egiteko gaitasuna ere”.
Zerrenda martxoan osatuko dute
Abenduan egin zuten alkategaia erabakitzeko barne prozesua eta lau pertsona aurkeztu ziren. Hauteskunde zerrenda osoa, aldiz, martxoan egingo dute. Nabarmendu dutenez, bigarren prozesu horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da EH Bilduren barne-erroldan izena ematea.