Ainara Apraiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako euskara irakaslea izango da EAJko alkategaia Orozkon.
Bere lehen esperientzia izango da politikaren munduan, nahiz eta aurreko udal hauteskundetan jeltzaleen lan taldean laguntzen aritu zen.
Hain zuzen, une hauetan buru-belarri sartuta dago bere lan taldea sortzen eta erronkatzat jotzen du alkategai izatea. "Gogotsu nabil", adierazi du Apraizek.