Udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda aurkeztu du Orozkoko EH Bilduk

Erredakzioa 2019ko api. 15a, 17:26
13 herritarrek osatzen dute Orozkoko EH Bilduren zerrenda.

13 herritarrek osatzen dute zerrenda guztira. Horrez gain, “lau mugarri” zehaztu dituzte talde politikoko kideek datorren agintaldiari begira.

Datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako osatu duen hautagai zerrenda aurkeztu du Orozkoko EH Bilduk.

Horrez gain, “lau mugarri” zehaztu dituzte talde politikoko kideek datorren agintaldiari begira: “Justizia soziala bermatzeko urratsak ematea, euskararen normalizazioan ekarpena egitea, bizitzak erdigunean jartzeko lanketa feminista egitea eta lehen sektoreari dagokion lehentasun eta garrantzia ematea”.

Hauek dira 13 hautagaiak:

1. Pili Garcia Palacios | Zerbitzu langilea eta zinegotzia

2. Samuel Pasandin Sanchez | Gizarte Integratzailea

3. Zigor Gorostiaga Uriarte | Abeltzaina eta zinegotzia

4. Garazi Etxebarria Barace | Abeltzaintzan eta albaitaritzan aritua

5. Jose Ramon Garaigorta Ugarriza "Gari" | Jubilatua eta pentsionista

6. Rosa Pinedo Culebras | Galletagintzan langilea eta sindikalgintzan aritua

7. Jose Enrique Perez Garcia "Kike" | Garbitzailea

8. Ixone Collado Urkijo | Gizarte langilea

9. Aitzol Basaldua Castellanos | Ostalaria

10. Itziar Lorente Merino | Finantza teknikaria eta sindikalgintzan aritua

11. Josu Zaldibar Pagazaurtundua | Soinu teknikaria eta sindikalgintzan aritua

12. Txema Pasandin Alonso | Igeltseroa

13. Asier Bilbao Aguinaga "Asterix" | Anbulantzia gidaria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide