Adie izan da berriro lehen indarra Orozkon

Erredakzioa 2019ko mai. 26a, 22:59

Pedro Mari Intxaurragarena izan da zerrendarik bozkatuena. / Aiaraldea.eus

ADIEk jaso du babes gehien Orozkon (%49,18). EAJri eman dio botoa herritarren %26.43k, EH Bilduri %18,79ak, PSE-EEri %2,64k eta PPk %0,86.

Hirugarrenez jarraian, Adiek jaso du babes gehien Orozkon. 746 herritarrek egin dute talde independentearen alde, bozkatzaileen %49,18k. Horri esker 6 zinegotzi lortu ditu, eserlekuen gehiengoa, beraz, ez du pakturik egin beharko gobernatzeko. EAJk 401 boto jaso ditu (%26,43) eta 3 zinegotzi izango ditu. EH Bilduk 2 ordezkari izango ditu udalean, 285 botori esker. Gauzak horrela, Orozkoko udalak aurreko legealdian izandako ordezkari kopuruak mantenduko ditu.

Talderik bozkatuena izan den arren, Adiek behera egin du boto kopuruan. Oraingoan 32 gutxiago izan ditu. Gainontzeko alderdiek bilakaera positiboa izan dute eta aldea oso nabaria ez bada ere, aldeko bozka gehiago jaso dituzte guztiek.

Udalbatza osatzeko hauteskunde hauetan 2.075 herritar zeuden deituta bozkatzera, eta 1.571 orozkoarrek erantzun diote deialdiari. Abstentzioa, beraz, %24,29 izan da, 2015ean baino %0,41 gehiago. Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, 32 bozka zuri egon dira, eta 54 izan dira baliogabeak.

 

Zinegotzien zerrenda berria
Ondorioz, ondorengo zinegotziek osatuko dute Orozkoko Udala:

  • Pedro Maria Intxaurraga Sautua (ADIE)
  • Idoia Camacho Markina (ADIE)
  • Jose Urraza Aldayturriaga (ADIE)
  • Berenice Rodriguez Garcia (ADIE)
  • Juan Jose Lazcano Ortueta (ADIE)
  • Zuriñe Urquijo Arbaiza (ADIE)
  • Ainara Apraiz Oliden (EAJ)
  • Estanis Etxebarria Goti (EAJ)
  • Estibalitz Minguez Manzarbeitia (EAJ)
  • Pili Garcia Palacios (EH Bildu)
  • Samuel Pasandin Sanchez (EH Bildu)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide