Lau pertsona kontratatuko ditu Orozkoko Udalak aurtengo sanantolinetarako. Udal Brigako kideei laguntzea izango da lau behargin horien eginkizuna. Lan eskaintza zabaldu dute dagoeneko. Hamar egun balioduneko epea izango dute interesdunek eskaerak aurkezteko, uztailaren 11tik aurrera kontatuta.
Hemen topatu daiteke deialdiaren gaineko informazio guztia.