Hungarian jokatu zen abuztuaren 26tik 31ra bitartean Europako Kick Boxing Txapelketa, eta Espainiako Selekzioak Izaro Blanco hautatu zuen 65 kiloko pisua gainditzen dutenen artean aritzeko, hau da, kategoria pisutsuenean.
Blanco 14 eta 16 urte bitarteko kirolariekin lehiatu zen eta bi domina eskuratu zituen. Kick Ligth diziplinan zilarra erdietsi zuen bi borroken ostean -Kroazia eta Poloniaren aurka-. Finala ezin izan zuen jokatu, orkatilan distentsioa sufritu baitzuen. Lesioaren ondorioz, 2. postuan geratu zen. Light kategorian behin borrokatu zuen eta 3. postuan sailkatu zen, brontzezko domina lortuta.
Babes falta
Kirolariaren senideek adierazi dute emaitzak "ikaragarriak" izan direla. Izan ere, Espainiako Selekzioak beste bi domina gehiago besterik ez ditu lortu eta horietako batean kirolariak ez zuen borrokatu behar izan. Orozkoarra, aldiz, hiru aldiz lehiatu zen.
Gauzak horrela, Izaro Blancoren familiak salatu du inork ez dituela lagundu eta gertukoek ordaindu dizkiotela bidaia eta gainerako gastuak kirolariari. "Espero dugu lorpen hauekin CSDak diru-laguntza ematea eta egindako ahalegina aitortzea", azaldu du bere anaiak, Iker Blancok.