Bihar izango da Orozkoko jaietako zita nagusia: Berakatz eguna. Herri bazkaria egingo dute eguerdian, ez edonolakoa gainera. Izan ere, aurten, lehenbizikoz, jaki agroekologikoak izango ditu ardatz. Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Orozkoko Antolinzale jai batzordeak elkarlanean antolatu dute otordua. "300 lagunentzat bazkaria prestatuko dugu", adierazi du Gartzen Garaio Atxurra lantaldeko kideak. "0 kilometroko produktuak, ekologikoak eta tokikoak erabiliko ditugu", erantsi du, "jaten duguna gara".
"Aurtengo sanantolinetako Berakatz Eguneko herri bazkaria Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eskainiko digu! Tokiko produktu ekologikoekin egindakoa izango da, bertako merkatari eta baserritarren lana indartzeko helburuarekin baina tradizioak galdu gabe", aipatu du Orozkoko Udalak sare sozialetan. Txartelak 10 euroren truke saldu dituzte ohiko tokietan.
Honakoa izango da bertaratzen direnek dastatuko dituzten produktu eta ekoizleen zerrenda:
