Marrazki eta mozorro lehiaketa izan zituzten atzo Orozkon, besteak beste. Hain zuzen, "Umeen eguna" ospatu zuten. Arratsaldean, berriz, ezker pareta txapelketako finala jokatu zuten frontoian.
Irudimena nagusi
Sormena izan zen nagusi haurren eskaintzari dagokionean. Hala, arratsaldeko mozorro lehiaketarekin batera margo txapelketako sariak banatu zituzten zezen plazan. Orotara, 6 talde batu ziren mozorro festara, baina lagun ugarik hartu zuten parte.