Eguna jai-giroan igarotzeko aukera ezinobea egongo da Orozkon datorren igandean -irailak 22-, Goikiria auzoko festak ospatuko baitira. Goizetik arratsaldera arte luzatuko da egitaraua. Tortilla eta paella txapelketan parte hartzeko aukera egongo da lehenbizi. Hainbat sari egongo dira bi txapelketetako lehen hiru irabazleentzat. Erromeria, txokolatada, herri kirolak eta irrintzi txapelketa egongo dira jarraian.
EGITARAUA
10:30 // Jaien hasiera Musikarekin
12:00 // Meza nagusia Goikiri inguruko hildakoen alde
13:25 // Txartel zozketa
13:30 // Euskal dantzak
13:30 // Tortila eta paella txapelketaren aurkezpena
15:00 // Erromeria Trikitiarekin
16:30 // Herri kirolak haurrentzako eta gazteentzako
17:30 // Txokolatada
18:00 // Irrintzi txapelketa