Bertan behera geratu dira Orozkoko sanantolinak, COVID-19a dela eta. Jaien ordez, bestelako ekintza batzuk antolatzea zen hasierako asmoa, eta uztailean hainbat batzar egin dituzte horren inguruan hitz egiteko. Baina, azkenean, halako jarduera alternatiborik ere ez egitea adostu dute azkenean Antolinzaleak jai batzordeak eta Orozkoko udalak, “koronabirusaren kutsadura arriskua saihesteko”.
Udalak nabarmendu duenez, “aho batez” hartu da festak ez ospatzearen erabakia, “lehentasuna izurritea kontrolatzea eta osasun publikorako arriskuak saihestea baita”.
Auzoetako jaiak ere, bertan behera
Udalak jakinarazi duenez, udan zehar ospatzekoak ziren auzoetako jaiak ere bertan behera geratu dira, arrazoi berdinak medio.