Elkarretaratzea eta argazkia egin ditu gaur arratsaldean Sarek Orozkoko Zubiaur Plazan, Alaitz Aramendi preso politikoaren urtebetetzearekin bat eginez.
Frantziar Estatuan 13 urte preso igaro ostean, eta bertako kondena behin beteta, urtarrilaren 7an eraman zuten Aramendi Espainiako Estatura. Bertan, 40 urteko espetxe zigorrari egiten ari dio aurre preso orozkoarrak. Auzitegi Nazionalak 2017an ezarri zion 535 urteko zigorra, 2005ean Madrileko San Blas auzoan lehergailu bat jarri izana egotzita.
Gaur egun Avilako espetxean dago preso Aramendi, Orozkotik 400 kilometrotara.