Orozkoko Calge-Lan enpresak ateak itxi zituen iragan apirilaren 30ean, sei langile kalean utzita. ELAk Aiaraldea Hedabideari azaldu dionez, enpresa horrek eskaera jaitsiera nabarmena pairatu zuen, eta ordaindu gabekoen zorra handia zuen.
Sindikatuak nabarmendu du, une honetan fabrikak langile gutxi zituen arren, garai batean 28 izatera iritsi zela. "Estruktura metalikoak egiten zituen eta 1999. urtetik zegoen Orozkon".
Gauzak hala, azken urteetan Aiaraldean itxi diren lantegien zerrendara batu da Orozkokoa. Lipmesa, Vicalde, Norten... hainbat dira azken hamarkadan desagertu diren enpresak. Azken albistea Lidl-en Laudioko biltegiarena izan da, urriaren 17an mugituko baitute Langraitz Okara.