NAIA LANDALUZE

"FC Barcelonaren aurka debuta egin izana gogoratuko dut beti"

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 6a, 07:05

Athletic Clubeko lehen taldearekin egingo du aurredenboraldia Naia Landaluzek. / N. L.

NAIA LANDALUZEk (Orozko, 2000) debuta egin zuen ekainean Athletic Clubaren lehen taldearekin, FC Barcelonaren aurka, hain zuzen. 35 minutu jokatu zituen orozkoarrak eta esperientzia nolakoa izan zen azaldu du.

Azalduko duzu nola izan den zure debuta?
 
Aste batzuk daramatzat lehen taldearekin entrenatzen, filialarekin gure liga amaitu bezain laster. Talde onenaren aurka debuta egitea ahaztezina iruditzen zait, beti gogoratuko dudan zerbait da. Orain bizitzen ari naizena pentsaezina zen denboraldi hasieran.
 
Zer moduz zure sentsazioak zelaian?
 
Sentipena izugarria izan zen, harrotasun handia sentitu dut maila pertsonalean. Azkenean, niretzat sari baten modukoa izan da sentitzea urte osoko lana baloratzen dutela. Oso pozik nago, egia esan.
 
"Talde onenaren aurka debuta egitea ahaztezina iruditzen zait, beti gogoratuko dudan zerbait da"
Zelan entrenatzailearekin?
 
Denboraldi honetan filialean hasteko pribilejioa izan dut. Bere lan egiteko modua harrigarria iruditzen zait, xehetasun guztiak modu zehatzean hobetzen saiatzen delako. Egia esanda, entrenatzaileak harrigarriak iruditzen zaizkit.
 
Zeintzuk dira zure ideiak hurrengo denboraldirako?
 
Niretzat, hurrengo urteko helburua entrenamendu bakoitzean aurten bezala lanean jarraitzea izango da, nire bertsiorik onena lortzeko, bai zelaian eta baita kanpoan ere.
 
Aurredenboraldia lehen taldean hasteko zortea dut eta horrek asko hobetzen lagunduko dit. Motibatuta nago nire ametsen alde borrokan jarraitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide