Jesuriko parke eolikoaren kontrako mendi ibilaldia egingo dute igandean

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 20a, 07:00

Duela 11 urte hainbat mobilizazio egin ziren Jesurin bertan eraiki nahi zuten parke eolikoaren aurka. / Aiaraldea.eus

Mendiak Aske! taldeak hitzaldia eskainiko du ostiralean eta igandean mendi ibilaldia aterako da herriko plazatik Jesurira joateko.

Duela hamar urte bertan behera geratu zen Jesurin eraiki nahi zuten parke eolikoa. Orain, ordea, egitasmo bera abiatu nahi du beste enpresa batek. Mendiak Aske! taldeak horren berri eman zuen abenduan Orozkon, baina daukan informazio guztia partekatuko du ostiralean 19:30ean Donibane Aretoan.

Hori ez ezik, mendi ibilaldia antolatuko dute igandean. Zubiaur plazatik aterako da ekimena 8:00etan. Arrolan egingo dute hamaiketakoa.

Bi deialdiak antolatzen lagundu duen orozkoar batek Aiaraldea Komunikabideari adierazi dio asmoa dela ahalik eta gehien zabaltzea parke eoliko berriak eragingo dituen kalteak Orozkon eta inguruetan.

Horrez gain, talde egonkorra antolatzen hasi dira mobilizazioak eta ekintzak antolatzeko. Duela hamar urte baino gehiago mobilizazio aroa ireki zuen Aiaraldean Guascor enpresak iragarritako energia proiektuak. Orozkon, adibidez, herri galdeketa egin zuten 2011ko ekainean eta gehiengoa azpiegituraren kontra agertu zen. Baina, horrez gain, adierazpen bateratua egin zuten Amurrio, Laudio eta Orozkoko alkateek.

Mendiak aske! taldeko kide bat elkarrizketatu zuen Aiaraldea Komunikabideak iragan astean, parke eolikoaren proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide