Agerraldia egin du LABek gaur goizean Orozkoko Zubiaur plazan, "Egin dezagun posible" lemapean. Sindikatuko dozenaka afiliatu batu dira ekimenera, hainbat enpresa eta sektoretakoak: Tubacexeko langileak, Tubos Reunidoseko beharginak, pentsiodunak... baina Artiacheko eta Madres Mercedariaseko ordezkariek hartu dute protagonismoa.
Bi lan zentro horietan gatazka biziak daude. Artiacheko beharginek azarotik daramate egunero 4 orduko lanuzteak egiten. Madres Mercedariasen, aldiz, 5 eguneko greba abiatuko dute bihar.
Horregatik hautatu du sindikatuak Orozko gaurko agerraldia egiteko. Spota sareratu dute bertan grabatutako irudiekin:
Argazkiak: Samuel Pasandin Sanchez