Bigarren greba eguna dute gaurkoa Orozkoko Madres Mercedarias egoitzako langileek. Enpresa batzordea osatzen duten LAB eta ESK sindikatuek iragan urtarrilaren 28an abiatu zuten bost eguneko greba, Ibarrako zentroko kudeatzaile den Aliados Fundazioak ezarritako "murrizketa larriei" aurre egiteko.
Gaurkoan Zubiaur Plazara eraman dute protesta. Bertan, 2021eko azarotik egunero 4 orduko lanuzteak egiten dauden Artiach gaileta fabrikako beharginekin egin dute bat.
Aiaraldea Komunikabidea Ibarrako egoitzako langileekin elkartu zen grebaren lehenengo egunean, mobilizazioen nondik norakoak gertutik ezagutzeko:
Bizkaiko Foru Aldundia
Ibarrako egoitzako grebalariek azpimarratu dute Bizkaiko Foru Aldundiarena dela Aliados Fundazioak eta Madres Mercedarias kongregazio erlijiosoak kudeatzen duten zerbitzuaren ardura. Hain zuzen ere, Sergio Murillo, Foru Aldundiko Ekintza Sozialetako diputatua, identifikatu dute egoeraren erantzule nagusi gisa.
Hori dela eta, ostiralean -otsailak 4- Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzaren aurrean egingo dute elkarretaratzea, grebaren hirugarren egunarekin kointzidituz. Egun horretan bertan Ibarrako egoitzaren aurrean elkartuko dira 14:00etatik 16:00etara eta, ondoren, kotxe karabana egingo dute.