Mobilizazioa deitu dute Orozkon ostiral honetan, herrian jasotako eraso matxistak salatzeko. 20:00etan Zubiaur plazan izango da elkarretaratzea.
Matxintxu emakume elkarteak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, gizonezko bat emakumeak eta neska gazteak jarraitzen ari da, "tonoz kanpoko jarrera eta komentarioak egiten". Jazarpena salatzeko Ertzaintzara jo dute nesken gurasoek, "baina eraso ekintzarik ezean ezin dutela ezer egin esan diete".
Jazarpena salatzeko Ertzaintzara jo dute nesken gurasoek, "baina eraso ekintzarik ezean ezin dutela ezer egin esan diete"
Protestaren bidez, Orozkon inolako erasorik onartuko ez dutela azpimarratu nahi dute. Hori dela eta, deialdiarekin bat egitera animatu dituzte herritarrak, 'Erasorik ez erantzunik gabe' lemapean gauzatuko den mobilizaziora batu daitezen.
Ez da azken asteetan Aiaraldean jazotako mota horretako eraso bakarra. Urtarrilaren amaieran, Urduñan, antzerako indarkeria matxista salatu zuten bi neska gaztek.