BIDEOA

Orozkorock: "Eskerrik asko beste urte batez bidea gurekin egiteagatik"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 31a, 07:07

Maiatzaren 20an eta 21ean izan zen Orozkorock elkarteak antolatutako jaialdia. Antolatzaileek ekimenaren balorazio positiboa egin dute, esker mezua zabalduz.

Esker mezuarekin itxi dute 2022ko Orozkorock jaialdia. Maiatzaren 20an eta 21ean izan ziren kontzertuak herrian, eta jende ugari elkartu zen zuzenekoez gozatzera. Festibala igarota, aftermoviea plazaratu du elkarteak sare sozialetan. Horrez gain, eginiko pausoaren garrantzia azpimarratu dute: "Eskerrik asko beste urte batez gurekin bidea egiteagatik. Orozkorocken bigarren edizio hau posible egiteagatik, maitasun osoz elkarlanean eraiki duguna".

"Eskerrik asko Orozkorocken bigarren edizio hau posible egiteagatik, maitasun osoz elkarlanean eraiki duguna"

Ildo beretik, "abentura honetan" murgildutako guztiei eskerrik beroenak helarazi nahi izan dizkiete. Zentzu horretan, Orozkora etorritako taldeak goraipatu dituzte, "eskerrik beroena zuei": Kurkuma, Eraso!, Sua, Viva Belgrado, The Clayton Rock Band, Toundra, Ezpalak, Niña Coyote eta Chico Tornado, Los Brazos, The Lizards eta The Andras Show.

Elkarlan handia

Antolatzaileek ekimenaren atzeko auzolan eta elkarlana ere ekarri dituzte gogora: "Eskerrik asko jaialdian lagundu duzuen boluntario guztioi. Batasuna taldeari, musika taldeenganako izan duzuen arretagatik eta Jentilzulo Kulturgunea, gure bigarren etxea izateagatik. Eskerrak eman ere soinu eta argi teknikariei. Aritz Amorrortu, Gorbeialde eta Zaloako jai batzordeko kideoi, eskerrik asko zuen babesagatik. Eta Aiaraldea komunikabideari, jaialdiari ahotsa emateagatik".

Hain zuzen, babesleen artean egon da Aiaraldea Komunikabidea ere, eta ekintzen jarraipena egin du multimedia eta kazeta formatuetan, 2019ko edizioan bezala:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide