Espainiako Kick Boxing Txapelketa irabazi du Izaro Blancok

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 6a, 15:39
Izaro Blanco Kordoban. / I. B.

Gainera, Kick Boxing Light diziplinan zilarrezko domina eskuratu zuen, finala Valentziaren kontra galdu ostean. Orozkoarrak etenaldia egingo du orain, prestaketa berria hasteko gero, bere asmoa baita ringean egitea debuta hurrengo denboraldian.

Kordoban lehiatu dira Kick Boxing eta Kick Boxing Light kiroletako Espainiako Txapelketak asteburuan eta han aritu da Izaro Blanco. Orozkoarrak parte hartze azpimarragarria izan du berriro eta urrezko eta zilarrezko domina bana ekarri ditu etxera.

Emakumezkoen 70 kilogramotiko gorako kategorian lehiatu da Blanco, bai Kick Boxingean zein Kick Boxing Lightean eta bi borroka irabazi ostean, finala jokatu zuen Kick Boxing diziplinan. Eva Maria Naranjo Muay Thaiko munduko txapeldunaren ikasle baten aurka neurtu zituen indarrak eta irabaztea lortu zuen. Kick Boxing Lighten, ordea, finalean galdu zuen, borroka berdindu baten ostean. 

Bere entrenatzaile eta prestatzaileak Andaluzian Iker Blanco anaia, Rafa Granados eta Eder Gomez -Kerman Lejarraga eta Nany Suarezen entrenatzailea- izan dira. 

Blancok azpimarratu du, guztira, 1.500 kirolarik parte hartu dutela txapelketetan eta lehiaketa oso gogorra izan dela: "Eguraldiaren ondorioz, 38 graduko tenperatura zegoen pabilioian". Horrez gain, orozkoarrak aipatu du berarentzat hitzordu hunkigarria izan dela, bere taldekide bat proba inklusiboan aritu baita.

Borrokalariak iragarri du orain etenaldia egingo duela eta gero Muay Thain trebatzen hasiko dela, ringean debuta egiteko hurrengo denboraldian. Bestalde, gazteak aurreratu du babesleen bila hasiko direla, lehiaketetako gastuei aurre egiteko. Izan ere, azken denboraldian Europako eta Munduko txapelduna izan da orozkoarra, Montenegron eta Turkian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide