Aurreikuspen guztiak gainditu dituzte Urigoitiko jaiek

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abu. 8a, 07:00

Bi egunez luzatu dira Orozkoko auzo horretako jaiak, hainbat motako ekintzarekin.

Urigoitiko jaiak ospatu dituzte asteburuan, eta harrera “izugarria” izan dute, antolatzaileen esanetan. “Gainezka egin du giroak, txosnan jenerorik gabe geratzeraino. Gehiagoren bila joan behar izan gara”, aitortu diote Aiaraldea Komunikabideari, “jendea, orokorrean, oso pozik egon da, eta asko eskertu digute auzoko jaiak berreskuratu izana, urteak generamatzalako ospatu gabe”. 

Larunbat arratsaldean abiatu zuten egitaraua, artzain txakurren txapelketarekin. Parrillada egon zen ondoren, eta handik gutxira hasi zen gaueko musika eskaintza, oso talde anitzekin: El Kangri & Mix Pert rapeatzaileak igo ziren lehenbizi oholtzara, mariatxien txanda izan zen jarraian, eta Aiaraldeko Soinu Sistemako kideak arduratu ziren parranda goizeko ordu txikietara arte luzatzeaz. 

Biharamunean paella txapelketarekin heldu zioten egunari. "12 paella aurkeztu ziren guztira", zehaztu dute antolatzaileek. Arratsaldean, aldiz, mus txapelketa egin zuten, eta 8 bikote batu ziren norgehiagokara. 

Baina umeak izan ziren eguneko protagonista nagusiak, eurentzako gaztelu puzgarriak eta tailerrak egon baitziren, besteak beste. "Igandea ere primeran atera da", nabarmendu dute jai batzordeko kideek, "eguraldia ere izan dugu lagun. Puzgarriek eta tailerrek lasaitasuna eman diete helduei, haurrak entretenituta izan dituztelako eta eurekin gozatu ahal izan dutelako jaiez".

Argazkiak: Urigoitiko Jai Batzordea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide