Abuztuaren azken egunean hasi eta irailaren 4an amaituko dira sanantolinak Orozkon. Ohiko jarduerak -mozorro lehiaketa, herri bazkariak, gastronomia txapelketak...- ez ezik, hainbat kontzertu eskainiko dituzte:
- The Van (abuztuak 31), Akerbeltz (abuztuak 31)
- Hilean Bariku Bat (irailak 1)
- Akatz eta The Cherry Boopers (irailak 2)
- DJ The Andras Show (irailak 2)
- Dj Oihan Vega (irailak 2),
- Boikot (irailak 3)
- Suaia & Dub Akustik eta Stepi Selektah (irailak 3)
- DJ Markelin (irailak 3),
- Trikidantz (irailak 4),
- DJ Uxun & Tatun (irailak 4).
Pregoilariak Agate Deuna abesbatzako kideak izango dira, aurten 30 urte bete baitu elkarteak.
Aurten ere garraio zerbitzu berezia egongo da jaietan, gauez. Hala, irailaren 2an, ostiralean, Laudiora joango diren bi autobusak 3:30ean eta 5:30ean aterako dira Orozkotik. Autobus horietarako txartelak zubian egongo dira salgai.
Bestalde, irailaren 3an, larunbatean, etengabeko autobus zerbitzua egongo da Orozkotik Laudiora 03:00etatik 07:00etara eta, beste behin ere, tiketak zubian erosi ahalko dituzte interesdunek. Larunbatean Laudiotik Orozkorako autobusak ere egongo dira, 22:30ean eta 23:30ean, eta autobusean bertan eskuratu ahalko dira txartelak.
Egitarau osoa
Abuztuak 31, asteazkena. Txupinazo Eguna:
11:00 // Paella txapelketa. Jentilzulon. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
14:00 // Sari banaketa (paella txapelketa). Jentilzulon. Bazkal ostean Bingo musikatua. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea.
19:00 // Txupinazoa, kanpai hotsa eta buruhandiak.
19:05 // Eskupilota eta gomazko paleta partiduak. Plazako frontoian. Antolatzailea: Olgetan Euskal Pelota Kirol Elkartea
20:00 // Sardinak. Supelaurren txosnan. Antolatzailea: Supelaur Kultur Elkartea
20:00 // Antzerkia. ´GAZTE´ Oinkari Dantza Taldea & Hika Teatroa. Lehendakari Agirre plazan.
22:00 // Kontzertua The Van. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
22:30 // Berbena Akerbeltz taldeagaz.
Irailak 1, osteguna. Umeen Eguna:
10:00 // Pintura lehiaketa. Zubiaur plazan
11:00-14:00 // Jolas parkeak. Zubiaur eta Lehendakari Agirre plazetan.
14:00 // Umeentzako bazkaria. Eskolan. Antolatzailea: Adie Elkartea
15:00 // Umeentzako jolasak. Eskolako patio estalian. Antolatzailea: Peña Athletic
16:00-19:00 // Jolas parkeak. Zubiaur eta Lehendakari Agirre plazetan.
17:00 // Mus-azkar txapelketa. Jentilzulon. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
19:00 // Mozorro lehiaketa. Zezen plazan
20:30 // Diskodantza eta umeen irrintzi txapelketa. Zubiaur plazan. Antolatzailea: Agate Deuna abesbatza
* Parte hartu nahi duenak Induman izena eman dezake (bakarka, taldeka...)
21:30 // Kontzertua “HILEAN BARIKU BAT”. Jentilzulon. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
Irailak 2, ostirala. San Antolin Eguna:
10:00 // Kalejira ‘Beti Jai’ Fanfarreagaz.
11:00 // Meza San Antolin ermitan, Andra Maria
11:00 // Garrafa lehiaketa. Zubiaur plazan. Antolatzailea: Garrafa Elkartea
11:30 // Eskupilota eta gomazko paleta partidak. Plazako frontoian. Antolatzailea: Olgetan Euskal Pelota Kirol Elkartea
12:00 // Zekorrak zezen plazara ateratzea
13:00 // Bertso saioa. Zubiaur plazan. Antolatzailea: Potolati Bertso Eskola
18:00 // Batukada “BaTTuere” taldeagaz
18:30 // Zekorketa, Salamancako Charro de Llen ganadutegiko launa zekor. Toreroak: Cristiano Torres eta Jarocho
19:30 // Ezker pareta finala. Plazako frontoian. Antolatzailea: Ezker pareta
21:00 // Kontzertuak. Zubiaur plazan
AKATZ / THE CHERRY BOPPERS
Antolatzailea: Orozkorock Kultura Elkartea
00:30 // DJ THE ANDRAS SHOW Jentilzulon. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
01:30 // DJ OIHAN VEGA. Zubiaur plazan
Irailak 3, larunbata. Erretiratuen Eguna:
09:00-10:00 // III. Orozkoko Harana kaleko pintura lehiaketa. Museoan (izen ematea)
10:00 // Kalejira ´Beti Jai´ Fanfarreagaz
10:00 // Marmitako txapelketa. Eskolako patio estalian. Antolatzailea: Orozkoko EAJ-PNV
11:00 // Meza San Juan parrokian
11:30 // Herri Kirolak. Frontoian
12:00 // Zekorrak zezen plazara ateratzea
13:00 // Dantzaldia Ubixeta taldeagaz. Zubiaur plazan
14:30 // Bazkaria erretiratuentzat. Eskolan
16:00 // Mus txapelketa. Zubiaur plazan. Antolatzailea: Orozkoko EAJ-PNV
17:00 // Futbol partidak. Ibaiondo futbol zelaian. Antolatzailea Atxulaur Kirol Elkartea
17:30 // Sari banaketa (III. Orozkoko Harana kaleko pintura lehiaketa). Museoan
18:30 // Garagardo dastatzea. Jentilzulon. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
18:30 // Zekorketa, Salamancako Los Bayones ganadutegiko launa zekor. Toreroak: Sergio Domínguez eta Tristán Barroso
20:00 // Mariatxiak. CHUCHIN IBAÑEZ & GARIBALDI BAND. Zubiaur plazan
22:00 // Irrintzi txapelketa. Zubiaur plazan. Antolatzailea: Supelaur Kultur Elkartea
23:00 // Kontzertua. BOIKOT. Gorbeia kalean
00:30 // Kontzertua. SUAIA & DUB AKUSTIK / STEPI SELEKTAH Jentilzulon. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
01:00 // DJ Markelin. Zubiaur plazan
Irailak 4, igandea. Berakatz Eguna:
10:00 // Kalejira “ELUTXA” Txarangagaz
12:00 // Joko poteoa. Antolatzailea: Adie Elkartea
15:00 // Herri bazkaria. Eskolako patio estalian. Tiketak aldez aurretik museoan salgai
17:00 // Erromeria TRIKIDANTZ taldeagaz. Zubiaur plazan
17:00 // DJ KUBABILLY. Jentilzulon. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
19:00 // Bigantxak. Zezen plazan
20:30 // DJ UXUN & TATUN. Jentilzulon. Antolatzailea: Jentilzulo Kulturgunea
21:00 // Berbena TRIKIDANTZ taldeagaz. Zubiaur plazan
23:00 // Txokolatea. Zubiaur plazan. Antolatzailea: Adie Elkartea
00:00 // Jai amaiera