Orozkoko Jaiak ate-joka dauden honetan doako autobus zerbitzua iragarri du Udalak ostiral eta larunbat gauetan. Zerbitzuak Orozkotik Laudiora eramango ditu sanantolinetaz gozatzera doazen herritarrak.
Ostiralean, irailak 2, 3:30etan eta 5:30etan abiatuko da autobusa San Anton plazako markesinatik. Larunbatean, aldiz, etengabeko zerbitzua eskainiko dute 3:00etatik goizaldeko 7:00ak arte.
Horrez gain, Laudiotik Orozkora etortzeko doako bi autobus egongo dira larunbatean ere; 22:30ean eta 23:30ean. Hauek Laudio Institutuko autobus geltokitik abiatuko dira.