Orozkoko jaietan kontratatutako ikuskizunen %53 osatzen dute gizonezkoek bakarrik, ekitaldi mistoak %22 diren bitartean

Erredakzioa 2022ko ira. 1a, 14:31

Atzo hasi ziren Orozkoko jaiak. / Aiaraldea.eus

Zer nolako presentzia izango dute euskarak eta emakumeek Orozkoko jaietako 2022ko ikuskizunetan? Aiaraldea Komunikabideak emanaldien azterketa egin du, hizkuntza eta genero arrakala bistaratzeko. 

Hasi dira Orozkoko San Antolin Jaiak. Aiaraldea Komunikabideak egingo diren ekintzen genero zein hizkuntza azterketa egin du. Guztira, 46 jarduera barne hartzen ditu 2022ko egitarauak, eta horietatik 17 izango dira (%36,95) kontratatutako kultur ikuskizun edo emanaldiak.

Euskara hutsezko ekintzak %29 izango dira, eta beste %35 elebidunak. Horrenbestez, euskararen presentzia ekitaldi kontratuen %64an dago bermatuta. Gaztelera hutsezko ekintzak %24 izango dira

Eskualdeko gainontzeko herrietan bezala, genero desoreka nabaria da: kultur ikuskizunen %53 soilik gizonezkoek osatutako taldeek gauzatuko dute, %24 emakumezkoek bakarrik taularatuko duten bitartean. Ekitaldi mistoak, baina, %22 izango dira, nahiz eta ehuneko horretatik %18an gehiengoa gizonezkoa izan. 

 

Hizkuntzari erreparatuta, euskara hutsezko ekintzak %29 dira, baina beste %35 dira elebidunak. Horrenbestez, euskararen presentzia ekitaldi kontratatuen %64an bermatua dago (%11 hizkuntza gabeko ekintzak direla kontuan hartu behar da). Beste era batera esanda, gaztelera hutsezko ekintzak %24 baino ez dira.

Zenbaketa egiteko irizpideak

Aiaraldea Komunikabideak egin du azterketa. Zenbaketa errazteko, kultura ekitaldiak soilik hartu dira kontuan (kontzertuak, ikuskizunak, antzerki emanaldiak...). Hau da, albo batera utzi dira hizkuntza zein genero irizpideen arabera sailkatzeko zailak diren zenbait jarduera (herri bazkariak, lehiaketak, ekitaldiak…). 

Era berean, Orozkoko Udalak argitaratutako jai programa erabili da zenbaketa egiteko. Tokiko erakundeak eta herriko beste hainbat elkartek eta eragilek antolatutako jarduerak agertzen dira bertan, egingo diren ia guztiak, alegia (azken orduan lotutako batzuk salbu). Modu horretan, 17 ekitaldi aztertu dira guztira.

Hizkuntzari dagokionez, ondorengo multzoetan bereiztu dira jarduerak: euskara hutsezko ekintzak, gaztelerazkoak, elebidunak eta hizkuntzarik gabekoak. 

Parekidetasuna neurtzerako orduan, aldiz, lau multzo osatu dira. Lehen multzoan soilik gizonez osatutako talde eta emanaldiak sartu dira. Bigarren multzoan, gizonezkoak nagusi diren kasuak barnebildu dira (%50 edo gehiago gizonezkoa). Hirugarren multzoan, aldiz, emakumeak nagusi diren emanaldiak daude (%50 edo gehiago emakumezkoak direnak). Laugarrenean, aldiz, soilik emakumez osatutako taldeak sartu dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide