Jentilzulo Kulturgunean jaiotako Hilean Bariku Bat taldeak Jentilzulo Kulturgunean egin zuen bart agerpena, denbora luzez oholtza gainean aritu gabe ibili ostean. Itzulerak ikusmira handia sortu zuen, eta jendetza elkartu zen kulturgunearen kanpoaldean. Pool Party tematikaz mozorrotuta musikari eta lagunek sanantolin jaietako bigarren gaua alaitu zuten goizeko ordu txikiak arte.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte