Gaur da Orozkoko jaietako egun nagusietako bat: San Antolin eguna. Igandean ospatuko dute Berakatz eguna, baina asteburuari heltzeko ez da ekintzarik faltako datozen orduetan udalerrian. Horren adibide izan da gaurko goiza. Batetik, zekorketa egon da zezen-plazan, eta bestetik, garrafa lehiaketak bete ditu Zubiaur plaza eta ingurua goiz osoan.
Batetik, zekorketa egon da zezen-plazan, eta bestetik, garrafa lehiaketak bete du Zubiaur plaza eta ingurua goiz osoan zehar
Hala, izozki zein tokiko edari preziatuaren txapelketa eta dastatzea burutu dituzte. Antolatzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, 32 lehiakide egon dira aurten garrafen modalitatean, eta 2 izozkienean.
Alabaina, garrafen erakusketa eta historia ezagutzeko parada ere eskaini dute festa eremuan. Hala, bertako zein nazioarteko garrafen bildumak eta argazkiak begistatu dituzte herritarrek, edaria probatu bitartean.
13:00etan, aldiz, bertso saioa egon da plazan. Juanjo Respaldiza aritu da gaiak jartzen, eta kantuan Xabi Igoa, Miren Amuriza eta Oihana Iguaran. Orozkoko jaietako ekintzetan oinarritu da Respaldiza bertsolariak abesten jartzeko, eta tokiko gertaerak izan dira nagusi.
Bestalde, Olgetan elkartearen eskutik, emakumeen pala partidek jendetza erakarri dute frontoira.