Hirugarren postua erdietsi zuen Besaide Astobizak larunbatean Oñatiko Duatloiaren XXX. edizioan, emakumezkoen kategorian. Kirolari orozkorrak 2 ordu 22 minutu eta 21 segundutan osatu zuen ibilbidea, lehenengo emakumea baino 10 minutu beranduago iritsita metara.
Hauek dira traileko sailkapenak:
Emakumezkoak
- Helene Alberdi (2:11:57).
- Enara Oronoz (+01'25").
- Besaide Astobiza (+10'24").
Gizonezkoak
- Joanes Goitisolo (1:54:43).
- Aimar Murua (+00'31").
- Aitor San Vicente (+00'51").
Egokitua
- Alfonso Perez.
- Joseba Azkarate.

Ez zen erronka makala izan Oñatikoa, kirolariek hotzari, euriari eta haizeari egin behar izan baitzioten aurre. 10 kilometro egin zituzten korrika lehenbizi, beste 38 bizikleta gero, eta beste 5 kilometro korrika metaraino.
Garaipen ugari lortu ditu Astobizak azken urteetan, atletismoan batez ere. Euskadiko Kros Txapelketako podiumera igo da, eta pistan ere lorpenak erditesi ditu.