Greba egiten ari dira Madres Mercedariaseko langileak gaur eta bihar, Gaude, ASPACE eta Gorabidekoekin batera. Aniztasun funtzionala duten pertsonak artatzen dituzte lau enpresetako langileek, eta antzeko egoera bizi dute lan baldintzei dagokionez. Horregatik erabaki dute lanuzte bateratua egitea, "justizia eta lan duina" aldarrikatzeko.
Mobilizazio bateratua egin dute gaur eguerdian Bilbon. Lantegi bakoitzeko kideek zutabe bana osatu dute, eta Moyua plazan batu dira guztiak. Bertatik abiatu dute mobilizazioa. Implikako grebalariekin egin dute topo ibilbidean, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean amaitu dute protesta. Eserialdia egin dute bertan, erakunde publiko horrek langileek bizi duten egoeran duen erantzunkizuna salatzeko.
Argazkiak: Txeng Meng eta Madres Mercedariaseko langileak