Bilboko Itsas Museora eraman dituzte gaur Madres Mercedariaseko langileek "justizia eta lan duinaren" aldeko aldarriak, Gorabide, Aspace eta Gaudeko beharginekin batera. Greba bateratua abiatu zuten atzo lau enpresetan, eta bigarren lanuzte eguna egin dute gaur.
Fevas erakundeak topaketa egin du museoan Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin (gizarte-ekintzako diputatua tartean). LABek azaldu duenez, aniztasun funtzionaleko sektoreko erakundeak barnebiltzen ditu Fevasek, Gorabide, Gaude eta Aspace, tartean. "Itsas Museoaren barruan, zaintza lanekin negozioa egitearen arduradunak biltzen ziren", salatu du sindikatuak, "kalean, aldiz, lan horiek egiten zituzten emakume langileak. Alde batean negozioa, duintasuna eta borroka bestean".
Gauzak hala, elkarretaratze zaratatsua egin dute grebalariek museoaren atarian, eta tentsio uneak bizi izan dira barrura sartzen saiatu direnean. Ertzaintza beharginen aurka oldartu da eta hainbat pertsona zauritu ditu, LABen salatu duenez. "LABeko ordezkari bat ospitalera eraman behar izan dute eta beste langile batzuk zauritu dira. Horiekin guztiekin gure elkartasun osoa adierazten dugu".
— M Mercedarias borrokan! (@SOSmercedarias) May 9, 2023
#Gorabide, Madres Mercedarias, #Aspace eta #Gaude enpresen plantillak #Bilbo-ko Itsas Museoan bildu dira, gizarte-ekintzako diputatuaren ekitaldi batean.
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) May 9, 2023
Lan-baldintza duinak.
Beste behin ere, EAJk poliziaren errepresioarekin erantzuten du... pic.twitter.com/cn5fh3Ijka
Sindikatuak EAJri leporatu dio sortutako egoeraren erantzunkizuna, eta ohartarazi du egoera bideratzen ez bada mobilizazio eta greba deialdi gehiago egingo dituztela.
Antzeko aldarriak dituzte lau enpresetako beharginek: lan hitzarmenen nagoziazioak desblokeatzea eta soldatak igotzea, bizitzaren garestitzearekin parekatzeko. Horri lotuta, Madres Mercdariaseko langile baten nominaren irudia zabaldu dute sare sozialetan, 1.000 eurora iristen ez dela salatzeko:
@SOSmercedarias Trabajadora de Madres Mercedarias de Orozko en abriil!!!
— Ane Magrach (@aneetxuuu16) May 9, 2023
Ni alquiler, ni luz, ni vida!!!!!! pic.twitter.com/f4fuZ58ltZ
Gainera, Orozkoko langileen kasuan beste aldarri bat ere dago mahai gainean: Ibarra auzoko zentroa ez ixtea. Izan ere, Madres Mercedarias kongregazio erlijiosoak adierazi du urte amaieran utziko diola azpiegitura hori kudeatzeari. Horregatik, beste hainbat protesta ekimen egin dituzte bertako langileek azken hilaeteetan.
Argazkiak: Madres Mercedariaseko langileak eta LAB sindikatua