Aurten barriro ere, Zaloa auzoko plaza jendez bete da hiru egunez. Ostiral arratsaldean eman zitzaien hasiera jaiei Ostomila taldeko txontxongiloekin. Ostean, musikaren txanda izan zen; Blakkat Mentxu eta B.O.T. H. taldeak aritu zirelarik.
Zapatu goiza puzgarriekin, mezarekin eta pintxoekin hasi zen, eta, beste urte batez ere, Paella Txapelketak sekulako arrakasta izan zuen. Bazkalostean, berriz, Kalaka jolas tradizionalak inoiz baino arrakastatsuagoak izan ziren, auzoa ume zein helduz topera betez.
Garagardoak dastatu ostean, musika gaua hasi zen. Deiedra Rebel Folk taldearekin abiatu zuten, Herdoil talde iruñarrekin jarraitzeko eta, azkenik, Zirkinik Bez erromeriarekin bukatuta. Ausartenek, karaokeaz ere gozatu ahal izan zuten.
Jaiekin bukatzeko, domeka goizean, bertsolariak, pintxoak eta porra txapelketa egon ziren; jaiak errifaren zozketarekin bukatzeko.
Argazkiak eta kronika: Zaloako Jai Batzordea