Ibarrako auzoak Andra Mari Jaiak hartuko ditu abuztuaren 14tik 16ra eta horretarako egitarau herrikoia prestatu dute publiko oro aintzat hartuta. Horrek esan nahi du helduentzako jarduerak egongo direla (mus eta briska txapelketa, esaterako), haurrentzako ekintzak (puzgarriak, bitsa jaia, disko festa...) eta batzuek zein besteek partekatu ditzaketen uneak, (mozorro festa, gastronomia, musika hitzorduak...).
Gauzak horrela, egitaraua honako hau izango da:
Abuztuak 14
17:00 // Txupinazoa
18:00 // Mus eta briska txapelketa
21:00 // Txorizo jana (doakoa)
22:00 // Beranduegi erromeria
Abuztuak 15
12:00 // Meza
12:00 // Paella txapelketan izena ematea
13:00 // Trikipoteoa
14:30 // Paellen aurkezpena. Sariak: 1. postua 50€ eta amantala, 2. postua 30€ eta 3. postua 20€
18:00 // Bingo eta igel txapelketa eta Mozorro Festa (Disney izango da gaia, ez da lehiaketa)
19:00 // Arima Eroa, umeentzako disko jaia
20:00 // Saiheski jana (doakoa)
21:00 // DJ Sergio “nuevetreinta.es”
Abuztuak 16: Umeen eguna
12:00 // Meza
13:00 // Puzgarriak eta jolasak
15:00 // Herri bazkaria
16:30 // Puzgarriak eta jolasak
18:30 // Bitsa jaia
19:30 // Txokolate jana
20:00 // Zozketa
21:00 // Jaien amaiera