Bertso bat osatzea eskatu edo zapiaren jolasaz gain, erronka originalagoak ere prestatu zituzten antolatzaileek. Adibidez, "traineran" lehiakideak lerroan eseri zituzten begiak itxita eta buruaren gainetik edalontzia altxatuta eta ilaran, katxi bat bete behar zuten. Beste batean belakiak bota behar zituzten ontzi bat betetzeko.