'Poliedroa' saioa

Madres Mercedariaseko langileek zentroaren itxieraren aurka eginiko borrokaren inguruan solasean

Erredakzioa 2023ko abe. 15a, 17:26

Madres Mercedariaseko lan-gatazka izan dugu hizpide aste honetako 'Poliedroa' saioan. Urte hasieran jakinarazi zuten aniztasun funtzionala duten pertsonen Orozkoko zentro hori itxiera arriskuan zegoela, eta horren aurkako borrokan egon dira murgilduta langileak orain arte.

Azaroan iragarri zuten zentroak irekita jarraituko duela. Zentroko langilea eta LABeko delegatua den Olaia Armendarizekin hitz egin dugu gaiaren inguruan. 

Ivoox eta Spotify plataformetan ere dago saioa entzungai:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide