Antia Muiño Orozkora itzuliko da gaur kontzertua eskaintzeko

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 14a, 07:30

Antia Muiñoren kontzertu bat. / Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba

Bakarlari galiziarrak egonaldia egin zuen Artiñano Etxean Gaztea EITB Irratiko 'Kabia' egitasmoaren bitartez eta gaur oholtzara igoko da.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Antia Muiño abeslari eta musikari galiziarrak emanaldia eskainiko du gaur 21:00etan Zubiaur plazan. Sortzaile galiziarrak doinu tradizionalak modernoekin uztartzen ditu, bossa nova, pop edo folk generoak landuta.

Gaztea izan arren, 2022an Martín Códax da Música Galega sarietan aitortu zuten bere ibilbidea eta streaming plataformetan milioi bat erreprodukzio baino gehiago metatu ditu.

Donostian bizi den galiziarra, berez, Orozkon ibili da aurretik. Izan ere, iazko azken hilabeteetan Gaztea irratiak sustatzen duen 'Kabia' egitasmoan parte hartu zuen Süne eta Greta Ch´aska abeslariekin batera. Milaka lore-Miles de flores abestia sortu zuten elkarrekin.

Artiñano Etxeak Kabiaren atal gehiago hartu ditu Zea Mays eta Rozalenena edota Dupla eta Julietarena, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide