Larunbat goizeko meza eta pintxoak alaitzen aritu zen Arboledako Trikitilari taldea. Beste behin ere, paella usain ederra zabaldu zen Zaloako plazan zehar. Bazkalostean, umeentzako tailerrak eta Kalaka jolas tradizionaletan aritu ziren ume, gazte zein helduak.
Arratsaldean, aldiz, garagardo dastaketa egon zen. Gaua girotzen Ez dok Bape taldea hasi zen eta, ostean, Fetitxe taldearen itzulera izan genuen primizian. Beranduegi erromeriak eman zion amaiera kontzertu sortari. Bukatzeko, karaokearekin borobildu genuen gaua. Domeka goizeko pintxo dastaketarekin, bertsolariekin eta porra txapelketarekin agurtu genituen aurtengo jaiak.
Argazkiak eta testua: Zaloako Jai Batzordea