Txupinazoaren ostean, Bilbotxeros Band taldearen musika emanaldia egon da Zubiaur plazan bertan. Sardinak ere prestatu dituzte Supelaur txosnaren alboan. Gau partean, baina, The Noa Hell Drinkers-en kontzertua, Urrats erromeria eta DJ Blessive egongo dira jendea dantzarazten.
Biharko egun osoko egitaraua dago antolatuta. Hemen kontsultatu daitezke ekintza guztiak.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres eta Oihane Ozaeta Fernandez