Asteburu osoa iraun dute Orozkoko Beraza auzoko jaiek. Ostiral arratsaldean ekin zioten egitarauari, haurrentzako tailer eta ipuinekin. Ondoren, Beranduegi erromeria arduratu zen gaua girotzeaz, sardina erreen usain artean.
Atzo (larunbata) herri bazkarian bildu ziren auzokideak, eta mus azkar txapelketarekin eta Las Felliniren emanaldiarekin girotu zuten arratsaldea. Iluntzean, aldiz, Joselu Anayak taldea igo zen auzoko oholtzara.
Gaur, ordea, ohiko paella txapelketa izan da jarduera nagusia. Bazkalosteko jokoekin eman diote amaiera festari.
Argazkiak: Berazako Jai Batzordea